Munduko sokatira txapelketaren txanda iritsi da

Munduko sokatira txapelketaren txanda iritsi da

Ibarrako sokatira taldeak, Eskozian jokatuko den goma gaineko 8X8ko Munduko Txapelketan parte hartuko du, ostegunean eta ostiralean. Euskal Herriko txapelketan bezala, pisuaren arabera, hainbat mailatan lehiatuko dira ibartarrak Perth-en (Eskozia). Bidaia, ordea, hilaren 22an hasiko da, goizean goiz, Ibarrako plazan. 04:00ak inguruan, autobusez Bilbora abiatuko dira 31 lagun. Hauetatik 26 tiralariak izango dira. Espedizioa, entrenatzaile, [...]

Irakurri gehiago

Hobariak eta salbuespenak izango dira udalaren hainbat tasatan

Ibarrako Udalak adierazi duenez, hobariak eta kenketak izango dira udaleko hainbat tasa eta zergetan familia ugarientzako edota lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiagoko diru sarrerak dituztenentzako. 2012. urterako indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata (641,40 euro) baino gutxiagoko diru sarrerak egiaztatzen dituzten pertsonak, esaterako, salbuetsita daude zabor [...]

Irakurri gehiago

Xabi Fernandez, zazpitik bost

Xabi Fernandez, zazpitik bost

Volvo Ocean Race estropadan Xabi Fernandezen ontziak bosgarren garaipena lortu du Txinako uretan. Guztira zazpi etapa jokatu dira, eta Telefonicak bost irabazi ditu. Sailkapen nagusian lehen postuan aurkitzen dira, sendo, 114 puntutatik 111 eskuratuta. Laugarren etapa luzea, tartean laburrak jokatzen baitira, bihar hasiko da. Sanyatik [...]

Irakurri gehiago

Bost milioi euroko aurrekontua onartu du Ibarrako Udalbatzak

Bost milioi euroko aurrekontua onartu du Ibarrako Udalbatzak

Atzo eginiko osoko bilkuran 2012. urterako aurrekontua onartu zen Bilduko zinegotzien aldeko bozkekin. 5.086.000 euroko aurrekontua izango du, bada, Udalak, pasa den urtean baino 500.000 euro gutxiago. 2010eko datuei erreparatuz gero, berriz, 6.961.500 euroko aurrekontua zuen Udalak urte hartan. Bi urtetan ia bi milioi murriztu [...]

Irakurri gehiago

Aranalde eta bere kideei elkartasuna azaltzeko Poitiersera joan dira

Maite Aranalde euskal presoa Poitierseko espetxean aurkitzen da, Frantzian, Euskal Herritik 550 kilometrora. Larunbatean, Ibarratik hainbat herritar bertara joan ziren, Aranalde eta bere kideek bizi duten egoera bertatik bertara salatzeko asmoz. Ibartarrekin batera, Abadiño, Eskoriatza eta Berangoko jendea ere espetxe kanpoan elkartu zen, 100 lagun [...]

Irakurri gehiago

Erosteagatik sarituak

Erosteagatik sarituak

Iragan astean egin zuten Ibarrako merkatarien elkarteko Gabonetako zozketaren sarin banaketa. Hiru sari zozketatu dira: 300 euro,  200 euro eta 100 euroko txekeak elkarteko dendetan erosteko. 200 euroko txekearen irabazlea agertu ez denez saria eman gabe geratu da. Manoli Berasategi (300 euro) eta Gema Jauregi [...]

Irakurri gehiago

Euskal Herria Eguna antolatzeko batzarra

Algortan irailean egingo duten Euskal Herria Eguna antolatzeko bilera izango da martxoaren 10ean. Bilera honetara senidetuta dauden Ibarrako, Lizarrako eta Algortako  elkarteak eta herritarrak daude deituta. Goizean batzarra egingo dute, eta ondoren, Hernanin bazkalduko dute sagardotegian. Parte hartzeko Subegin eman beharko da izena.

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikeneko orkestra sinfonikoak elkartasun kontzertua emango du gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAiete ikasle egoitzak antolatutako emanaldia Viktoria Eugenian Antzokian izango da, otsailaren 26an  Viktoria Eugenia antzokia Musikeneko ikasleen elkartasun kontzertuaren lekuko izango da hirugarren urtez. Izan ere, Aiete Ikastetxe Nagusiak bultzatuta, aurten ere, Zabalketa Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat bideratutako ekimena egingo dute. Hala, otsailaren 26ko emanaldian, Musikeneko orkestra sinfonikoa izango da protagonista, eta familia guztiarentzako egokia izango [...]